SHIME WAZA

Shime shimeru (estutu) hitzetik dator.

Shime shimeru (estutu) hitzetik dator eta iratotzeei egiten die erreferentzia. Teknika hauek Eskola tradizional (Ryu-ha) guztietan, Ju-Jutsu-renetan bereziki, hartu eta garatu ziren. Tagaki Yoshin Ryu-ren barruan iratotzeei dagokien atal bat daukagu.

XVI. mendean zehar, EDO garaian, Shime waza osoko estilo bezala garatu zen.

Shime Waza-k Kubi Jime-a (lepoko iratotzea) ekartzen digu gogora eta hiru helburu ditu: arnasa geldiaraztea, karotida blokeatzea eta lepo hezurra haustea.

Iratotzerik ohikoena Kesa jime da, kimonoaren solapetatik (kise) egiten dena.

Shime wazak oxigeno horniketa blokeatu ditzakeen hiru puntuei egiten die eraso, lepoari, diafragmari eta aurpegiari, alegia. Hori dela eta, bi iratotze mota bereizi ditzakegu: arnas-iratotzeak eta odol-iratotzeak. Lehenengoek trakean dute eragina eta bigarrenek burmuina hornitzen duten arterietan. Bereizketa hau ezezik beste bost ataletan ere sailkatu ditzakegu iratotzeak:

  1. NODO JIME: Eztarriko iratotzea
  2. KUBI JIME: Lepoko iratotzea
  3. TE JIME: Eskuaz egindako iratotzea
  4. DO JIME / TAI JIME: Gorputz iratotzea
  5. ASHI JIME: Oinaz egindako iratotzea. Hanken indarraz aurkaria estutu ahal dugu honek etsi arte. Hanken indarra baliatuko dugu saihets-hezur lokak estutzeko edota lepaornoak kaltetzeko.

Itami No Ryaku printzipioak hatzamarrak erabiliz iratotzeak egiten irakasten digu: hatz lodia eztarrian, hatz lodiaren beheko aldea karotidan, etab.

Iratotze tekniketan hasi baino lehen, Kappo teknikak  “Erreanimazio teknikak” ezagutzea oso garrantzitsua izaten da, ikasleren batek konortea galduko balu erreanimatzen jakiteko.



Félix Llarena - SHIDOSHI

2009-08-28