SEOI KAPPO - Berpizte Dortsala

Iratotzeek konorte galtzea ekar dezakete, zeren arteriak eta nerbioak estutzen ditugunean oxigeno horniketa eragozten baitugu.

Iratotzeek konorte galtzea ekar dezakete, zeren arteriak eta nerbioak estutzen ditugunean oxigeno horniketa eragozten baitugu. Erreanimazio teknika hauetan D/4 orno dortsalean eta D/7 orno zerbikalean egingo dugu presioa. Beste teknika batzuetan, berriz, presioa bizkar hezurrean egiten da baina teknika hauek ondo egitea zailagoa da eta maila altuagoetan erakusten da. SEOI KAPPO Edo garaian, XVII. Mendean, osoko estilo bezala garatu zen.

Iratotzea arina izan bada, hankak altxatuko dizkiogu iratotzea pairatu duenari. Sinkope arinik balego, berriz, Seoi Kappo (“kolpekatze dortsalak”) egingo diogu. Teknika hauek judozaleen gustukoenak dira. Teknika hauek egiteko bizkarreko alde zerbikalean edo dortsalean kolpekatzen da; hori dela eta Se kappo (“atzeko berpiztea”) ere deritzegu.

Lehenengoa: Gaixoa ahoz behera, besoak kanporantza ondo luzatuta, burua alde batera eta ahoa zabalik etzango dugu. Gaixoaren albo batean jarrita,  esku-ahurraren beheko aldeaz C/7 7. orno zerbikalean sakatuko dugu, beti buruaren norabidean. Beste eskua lepoan jarriko dugu eta beragaz zazpi bat aldiz (segundo bakoitzeko bat) sakatuko dugu. Hau egiteko beste modu bat ere badago: gaixoa burua makurtuta eseraraztea, esku batekin bular aldea oratu eta beste eskuaz aurrekoan azaldu dugun bezala sakatu. Maniobra hau konplexuagoa da gaixoaren konortegabetzea dela eta. Dena dela, jarrera honetatik, gaixoari sorbaldetatik heldu eta belaunaz D/4 orno dortsalean sakatu ahal dugu.

Bigarrena: Gero gaixoa etzanaraziko dugu, bere bizkarraren alde dortsala (D/4, D/5, D/6) gure hankaren gainean kokatuz. Eskuak zabalik eta arnasa kanporatzen duen bitartean masajea egingo diogu bular aldean goitik behera, odol irrigazioa errazteko. Maniobra hau bost bat aldiz errepikatuko dugu. Alde dortsalean kokatu dugun hanka altxatuko dugu gure belaunaz D/4 orno dortsalean sakatzeko.

Hirugarrena: Azkenik, eta oraindik orain, gaixoaren atzealdean gaudela, gure eskuineko eskuaz haren eskuineko eskua eta ezkerrekoaz ezkerrekoa oratuz, besoak zabalduko dizkiogu bi minutuz, mugimendu bakoitzean arnasa berreskura dezan.  Era honetan, biriketara aire gehiago iritsi eta gorputzean dagoen oxigeno kantitatea haz dadin. Gero, astiro zutitzen lagunduko diogu berriro zorabiatu ez dadin eta ospitale batera eramango dugu. 



Félix Llarena - SHIDOSHI

2009-08-28